XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1959 urtean Mendi de Saa gobernaria Bahian itsasoratuz bere gudari taldearekin hegoalderuntz abiatu zen, Ilheu, Porto Seguro eta Espiritu Santoko kapitani desberdinetan gudariz eta untziz bere gudari taldea hornitzen delarik. Gerla hau politikoa ez ezik erlijiosoa ere bazen, frantsesek beraiekin batera apez calvindarrak ekarri baitzituzten; hori ezin zuten onartu eta Europan heresismoaren kontra bezala, Brasilen ere jesuitek gerla irekia hasi zuten.

Beraiek eraikitako aldeietako indiarrak armetan altxatu zituzten eta bereziki indiar tupiminoak ziren hots Maracaiguaçú eta Ararigbóia buruzagien gidaritzapean portugesen aldean burrukatu ziren. 1560 urtean portugesek indiar tupiminoen laguntzarekin frantsesak bentzitu zituzten eta Coligni gaztelu militarra deusestatu. Frantzesek hara eta hunat ihesi joan beharra izan zuten.

Gertakizun guzti hauek gure Anchieta handiak De Gestis mendi de Saa 1563 urtean Coimbran argitaratu zen poeman isladatu zituen.

(20).- DE BEATA VIRGINE DEI MATRE MARIA

Aurrez aipatu bezala, Portugesen garaipenak frantsesen sakabatzea ekarri zuen eta hauetako batzuk Brasilgo basoetara sartu ziren, bertan indiar tamoioekin topo eginez berauekin adiskidetzea lortu zuten. Esan behar da frantsesen indiarrekiko portaera, askotan portugesena baino humanoagoa zela, azken hauek, indiarrei tratu txarragoa ematen zieten eta zenbaitetan esklabizatu ere egiten zituzten, guzti horrengatik indiar haiek elkarturik tamoioen Herri Batzarra sortu zuten.

Batzar horretan tamoioak eta beste zenbait tribu tupi zeuden. Egunen joan-etorrian indiar jentil hauek aldeietako indiak giristinoak maiz jazartzen zituzten, Sao Paulo eta S. Vicente kapitaniak tarteko zirela.

Egoera honi irtenbidea aurkitzeko Mendi de Saa eta jesuitek indiar jentil hauekin pake ituna sinatzea ezinbestekoa dela uste zuten, erasoak eta frantzesen presentzia behin-betirako uxatzeko.

1563ko apirilaren 19an San Vicente kapitainiatik M. Nóbrega eta J. Anchieta jesuitak eta Antonio Luis portugesa abiatu ziren indiarren eta portugesen arteko pakearen bila. Iperui bailaran tamoioen Herri Batzarreko buruzagiarekin maiatzaren 5ean topatu ziren. Indiar jentilekin hilabeteko harremana izan ondoren, M. Nóbrega S. Vicentera itzuli zen, Mendi de Saari pakearen baldintzak azaltzera. Indiarrek gibel beldur ziren, Nóbrega ez zela itzuliko uste baitzuten, horrela Anchieta eta Antonio Luis beraiekin gelditzera behartu zituzten, Anchietak berauen hizkuntza eta ohiturak ezagutzen zituelakoz.